
EKINek sektore aeronautikoaren aldeko apustua egin zuen duela hamarkada bat baino gehiago. Erabaki estrategiko hori, gaur egun, negozio-unitate propio eta oso espezializatu bihurtzen da. Sektore bereziki zorrotza da ikuspuntu teknikotik, eta doitasuna, fidagarritasuna eta trazabilitatea utziezinak dira. Testuinguru horretan, I+Ga funtsezko zutabe bihurtu da enpresarentzat, eta ikerketa-proiektu ugari ditu, bai Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez finantzatutakoak, bai Espainiako CDTIk finantzatutakoak.
EKINen historia 1963an hasi zen. Orduz geroztik, enpresak nazioarteko erreferente bihurtu da doitasun handiko brotxaketa- eta ijezketa-makina eta -erreminten fabrikazioan, bai arteketarako, bai hortzeria eta hariztaketetarako. Enpresa bizkaitarrak teknologikoki eskakizun zorrotzenak dituzten konpainiekin lan egiten du, soluzio aurreratuak eskainiz sektore gakoentzat, hala nola automobilgintzarako, aeronautikarako eta energia-sorkuntzarako.
Merkatu horien izaeragatik beragatik, etengabeko berrikuntza ez da aukera bat, behar bat baizik. Fabrikazio- eta egiaztapen-teknologien etengabeko bilakaerak ikerketaren aldeko apustu sendoari eustera behartzen gaitu.
Alde horretatik, EKINek ingurune pribilegiatua du, zentro teknologikoen sare sendoa eta enpresa traktoreen hurbiltasuna baititu.
Ekinek lau zentro propio ditu, hiru kontinentetan banatuta: Amorebieta eta Lemoa, Gurgaon (India) eta Querétaro (Mexiko)
Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez finantzatutako Brososote, Hatasu, Lehiakor edo Eragin bezalako proiektuek EKINek industria aurreratu, lehiakor eta jasangarriarekin duen konpromisoa indartzen dute, adimen artifiziala bezalako teknologiak eta ekoizpen arduratsuko eredu berriak txertatuz. CDTIk finantzatutako ekimen nabarmenen artean Fausto eta Brodur daude.
Aeronautikaren alorrean, Faustok brotxatzeko makinan sentsoreak txertatzeko aukera emango du, brotxaren hortz bakoitzaren higadura ebaluatzeko, haustura katastrofikoak saihestuz. Brodurrekin brotxa berriak eta abiadura handiko brotxatzeko makinaren diseinu kontzeptuala garatu nahi dira, errendimendua maximizatzeko, ingurumen-inpaktua murrizteko eta EKIN nazioarteko erreferentzia bihurtzeko teknologia-mota horretan.
EKINen araua argia da: bezeroekin batera haztea, tresna berritzaileak, kalitate handikoak eta balio-bizitza luzekoak eskainiz. Lau zentro propio ditu hiru kontinentetan —Zornotza eta Lemoa Bizkaian, Gurgaon Indian eta Queretaro Mexikon—, eta 325 langile baino gehiago. EKINek hazkunde sendoa eta lidergo ukaezina sendotu ditu munduko merkatuan.
