Pribatutasun politika

Ekin, S.COOP.

Bº BOROA, S/N 48340 AMOREBIETA- BIZKAIA

IFK: F48034599

Erakundeak datu pertsonalak babesteko daukan politikari buruzko informazioa ematen dio atal honek interesdunari.

Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia aplikatu beharrez, atal honetan jakinarazten dugu www.ekin.es web-guneko formularioen bidez jasoko diren datu pertsonalak (ematen ditugun zerbitzuei edo eskaintzen ditugun produktuei buruzko informazioa lortzeko harremanetan jartzen diren pertsonen tratamendu automatizatu espezifikoak ere barne) jasota eta datuoi tratamendu pertsonalizatua emanda, honako helburu hauek lortu nahi ditugula: bi alderen artean merkataritza-harremana mamitzea, batetik, eta erakunde honi dagozkion informazio-, prestakuntza- eta aholkularitza-lanak zein beste jarduera batzuk burutzea, bestetik. Datu hauek ez zaizkio beste inori lagako, non eta ez den legezko betebeharra, edo, lagatzekotan, gaian eskumena duten erakunde publikoei besterik ez.

Ekin, S. COOP.-ek behar diren neurriak hartu ditu datuak seguru, oso eta isilpeko izango direla ziurtatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, eta, zehazki, datu pertsonalen tratamenduari eta datuen zirkulazio askea xedatzen ditu.

Zein eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Noiznahi balia dezakezu aipatutako Erregelamenduan (EB) aitortutako sarbide-, aurkakotze-, zuzenketa-, ezeztapen-, mugatze- eta eraman-eskubideak. Eskubide horiek zuk zeuk gauza ditzakezu, bi era hauetan: honako helbide honetara jo dezakezu, Ekin, S. COOP. Arriagane poligonoa (Boroa auzoa) 48340 Amorebieta (Bizkaia) eta idatzi bat bildali, identifikazio-agiri batekin batera, edo, bestela, helbide elektroniko honetara ere jo dezakezu: ekin@ekin.es

Erabiltzaileak adierazi du berak emandako datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, eta konpromisoa hartu du datuok eguneratuta edukitzeko, aldaketarik balego, goiko helbidean jakinaraziz.

Datuak eskuratu, horiek zuzentzea eta ezabatzea. Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletarako sartzeko, bai eta zuzenak ez diren datuak zuzen daitezela eskatzeko ere; edo, hala baderitzo, datuak ezaba daitezela eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak datu-bilketaren helburua betetzeko.

Mugatzea

Egoera jakin batzuetan, interesdunek tratamendua muga dadila eskatzeko aukera dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu bere datuak.

Aurka egitea

Interesdunek aukera dute adierazteko beren datuak tratatzearen aurka daudela. Halakoetan, Ekin, S.Coop. sozietateak datuak tratatzeari utziko dio -bidezko, premiazko edo balizko erreklamazioak burutzeko edo defendatzeko besterik ez ditugu erabiliko-, eta behar bezala blokeatuta mantenduko ditugu, dagokion denboran, legezko betebeharrek dirauten bitartean. Era berean, interesdunek eskubidea dute banakako erabaki automatizatuak hartzearen aurka egiteko, baldin eta erabaki horiek ondorio juridikoaren bat edo eragin nabarmena ekar badiezaiokete.

Publizitatea bidaltzeari aurka egitea

Interesdunek aukera dute adierazteko Ekin, S. Coop. sozietateak publizitatea bidaltzearen aurka daudela. Publizitatea bidaltzeari aurka egiteko eskubidea erabiliz gero, zure datuak publizitaterik nahi ez dutenen zerrenda batean sartuko ditugu (publizitate gutxiago bidaltzeko erabiltzen dugu zerrenda).

Beste norabait eramatea

Interesdunek aukera dute beraiei buruzko datuak bidal diezazkiogula eskatzeko edo eskatzeko beraiek aukeratutako beste tratamendu-arduradun bati bidal diezaizkiogula, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean.

Era berean, interesdunek eskubidea dute emandako baimena noiznahi kentzeko; nolanahi, horrek ez du esan nahi datuei eman diegun tratamendua ez denik zilegia izan, baimena sinatzean emandako baimen horretan oinarrituta tratatu baititugu.

Datu pertsonalak tratatzearen helburua:

Zure datu pertsonalak honako helburu hauetarako tratatuko ditugu:

  1. Eskainitako ondasunak eta zerbitzuak kontratatuz gero, kontratu-harremana taxutzeko, eta zerbitzua kudeatzeko, administratzeko, informatzeko, emateko eta hobetzeko ere bai.
  2. Eskatutako informazioa bidaltzeko, horretarako jarritako formularioen bidez.
  3. Buletinak (newsletters) helarazteko, bai eta promozioen eta/edo publizitatearen zein sektorearen inguruko komunikazio komertzialak ere, bitarteko elektronikoen bidez. Gogoan izan komunikazio komertzialak bidaltzearen aurka egin dezakezula, edozein bidetatik eta noiznahi, mezu elektroniko bat bidaliz ekin@ekin.es helbidera. Erregistro horien eremu hutsak nahitaez bete behar dira; ezinezkoa da halakorik gauzatzea, datu horiek adierazi ezean. 

Zenbat denboran gordetzen dira bildutako datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak harreman komertzialak dirauen bitartean gordeko ditugu, edo harik eta datuak ezabatzeko eskatzen diguzun bitartean, edo emandako zerbitzuengatik legezko erantzukizunak sor daitezkeen bitartean.

Legezkotasuna

Zure datuak tratatzeko, oinarri juridiko hauek darabiltzagu datuak legezko izateko:

  1. Informazioa eskatzea eta/edo gure produktuak edo zerbitzuak kontratatzea. Kontratuaren gakoak eta baldintzak zure esku jarriko dira beti, kontratazioaren aurretik.
  2. Baimena ematea. Aske, espezifikoki, informatu ondoren eta zalantzarik gabe baimena ematea guri; izan ere, jakinaren gainean jarri zaitugu, pribatutasun-politika honen berri emanda, eta politika hori irakurri ondoren, ados egonez gero, adierazpen baten edo baiezko ekintza argi baten bidez onar dezakezu (esate baterako, horretarako jarritako lauki bat markatuta).

Zure datuak ematen ez badizkiguzu edo oker edo osatu gabe ematen badituzu, ezingo diogu zure eskaerari erantzun, eta guztiz ezinezkoa izango dugu eskatutako informazioa ematea edo zuk zerbitzurik kontratatzea.

Hartzaileak:

Datuak ez zaizkio gurekin zerikusirik ez duen beste inori jakinaraziko, legeak hala agintzen ez badu.

Zerbitzuak darabiltzatenek bildutako datuak.

Baldin erabiltzaileak izaera pertsonaleko datuen fitxategiak elkarbanatutako ostatu-zerbitzarietan sartzen baditu, ez da gure ardura izango erabiltzaileak ez baditu betetzen Datu Pertsonalak Babesteko legeak agindutakoak. 

Jabetza intelektualaren eskubideak: Ekin, S. COOP. da egile-eskubide, jabetza intelektual, industrial, “Know how” eta gure webguneko edukiekin eta bertan eskaintzen diren zerbitzuekin zerikusia duten beste eskubide guztien titularra, bai eta horiek inplementatzeko behar diren programen eta horrekin lotutako informazioaren titularra ere.

Ezin dira gure webguneko edukiak  erreproduzitu, argitaratu eta/edo erabili, ez osorik ez zatiren bat ere, aldez aurreko idatzizko baimenik gabe.

Softwarearen jabetza intelektuala

Erabiltzaileak errespetatu egin behar ditu Ekin, S. COOP. sozietateak bere eskura jarritako hirugarrenen programak, baita doakoak eta/edo edonork erabiltzekoak badira ere.

Ekin, S. COOP. sozietateak beregan hartuta ditu softwarea dela-eta beharrezko diren ustiapen-eskubideak eta jabetza intelektuala.

Erabiltzaileak ez du inolako eskubiderik edo lizentziarik eskuratuko kontratatutako zerbitzuaren ondorioz, ez zerbitzua emateko behar den softwareari dagokionez, ez zerbitzuaren jarraipenari buruzko informazio teknikoari dagokionez, kontratatutako zerbitzuak betetzeko beharrezkoak diren eskubide eta lizentziak izan ezik, eta zerbitzu horiek iraun bitartean bakarrik, gainera.

Kontratua betetzeaz harago doan beste edozer gauzatarako, gure idatzizko baimena beharko du erabiltzaileak, eta debekatuta izango du gure jabetzako zerbitzarien konfigurazioa, egitura eta fitxategiak ikusi, aldatu eta horietan sartzea. Gainera, bere gain hartuko du zerbitzarietan eta segurtasun-sistemetan gerta litekeen edozein gorabeheraren ondoriozko erantzukizun zibil eta penala, bere jarduera arduragabearen edo maltzurkeriaren ondorio zuzena bada gorabehera hori.

Ostatatutako edukien jabetza intelektuala

Debekatuta dago Ekin, S. COOP. sozietateak emandako zerbitzuak jabetza intelektualari buruzko legediaren aurka erabiltzea, eta, bereziki:

  •  Espainiako legeen aurkakoa den edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituen moduan erabiltzea.
  • Gure ustez bortitza, lizuna, abusuzkoa, legez kanpokoa, arrazista, xenofoboa edo difamatzailea den edozein eduki argitaratzea edo zabaltzea.
  • Crack-ak, programen serie-zenbakiak edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituen beste edozein eduki erabiltzea.
  • Beste erabiltzaile batzuen datu pertsonalak jasotzea eta/edo erabiltzea, haien berariazko baimenik gabe edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa urratzeko moduan. Erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, zehazki, datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari buruzkoa.
  • Domeinuko posta-zerbitzaria eta posta elektronikoko helbideak erabiltzea nahi eztako posta masiboa bidaltzeko.

Erabiltzailea da webgunearen edukia erabiltzeko moduaren erantzule, bai eta transmititutako zein gordetako informazioarena, hipertestu-estekena, hirugarrenen aldarrikapenena eta jabetza intelektualarena ere, eta hirugarrenen eskubideak eta adingabeak babesteari buruzko lege-ekintzena.

Erabiltzailea da indarrean dauden lege eta erregelamenduak betetzearen erantzule, bai eta online zerbitzuaren funtzionamendua, merkataritza elektronikoarena, egile-eskubideak, ordena publikoa mantentzearena eta Internet erabiltzeko printzipio unibertsalekin zerikusia duten arauak betetzearena.

Erabiltzaileak kalte-ordaina emango dio Ekin, S. Coop. kooperatiba-sozietateari, baldin erabiltzaileari egotz dakiokeen arrazoiren baten ondorioz gasturik eragingo balio Ekin, S. Coop.-i, ordainsariak eta defentsa juridikoko gastuak barne, baita behin betikoa ez den erabaki judizial baten kasuan ere.

Ostatatuko informazioa babestea

Ekin, S. COOP.ek bere zerbitzarietan ostatatutako edukien segurtasun-kopiak egiten ditu; hala ere, ez da erantzule izango erabiltzaileei datuak ustekabean galtzen edo ezabatzen bazaizkie. Era berean, ez du ziurtatuko erabiltzaileek ezabatutako datuak osorik birjarriko direnik, gerta litekeelako aipatutako datuok ezabatzea edo aldatzea, azken segurtasun-kopia egin zenetik aurrera.

Eskainitako zerbitzuek, backup zerbitzu espezifikoek izan ezik, ez dakarte berez Ekin, S. COOP.-ek egindako segurtasun-kopietan gordetako edukiak berreskuratzerik, baldin galera erabiltzaileari egotz badakioke; kasu horretan, berreskuratzeko lanaren konplexutasunaren eta bolumenaren araberako tarifa bat zehaztuko da, erabiltzailearekin ados jarrita, datuak berreskuratzeko.

Ezabatutako datuak berreskuratzea zerbitzuaren prezioan sartuko da, soil-soilik,  baldin eta edukia galtzea Ekin, S. COOP. sozietateari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik gertatu bada.

Komunikazio komertzialak

Informazio Gizarteko Zerbitzuen Legea aplikatu beharrez, Ekin, S. COOP.-ek ez du publizitate- edo sustapen-komunikaziorik bidaliko posta elektronikoz edo beste komunikazio elektroniko baliokideren baten bidez, non eta hartzaileak ez dituen halakoak aldez aurretik eskatu edo berariaz baimendu.

Lehendik kontratu-harremanen batez Ekin, S. COOP-ekin lotuta dauden erabiltzaileen kasuan, Ekin, S. COOP. sozietateak baimena du hasieran bezeroarekin kontratatu zirenen antzeko produktu edo zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko.

Nolanahi ere, erabiltzaileak, bere nortasuna egiaztatu ondoren, aukera izango du informazio komertzial gehiagorik bidal ez dagion eskatzeko, Bezeroari Arreta emateko jarritako kanaletakoren baten bidez.