Ezaugarri nagusiak
- 10 eta 80 tona arteko karga-ahalmena
- Zarata gutxi: 75 dB
- Hainbat prozesutara egokitzeko modukoa: helikoidala, lehorra, gogorra, etab.
- Linea automatizatuetarako egokia
- Makina % 100 elektromekanikoa
- % 50 inguruko energia-aurrezpena
Mekanika
Brotxatzeko abiadura → 1-12m/min
Itzultzeko abiadura → 24m/min
Lanpostu kopurua → Up to 3
Elektrikoa
Elikatzeko tentsioa → 380-480 V AC, 50/60Hz
Erregulatzeko tentsioa → 24 V DC
PLC kontrol-unitatea → Siemens
Fluidoak
Lubrikatzeko olioa → DIN 51502 G 68, 3 l
Aire konprimitua → 6 bar, 400 l/min
Emultsioa (hozgarria /olioa) → 400 l
Azalpena
RISHEM barne-brotxaketako makina elektromekaniko bertikala da, "mahai mugikorra" izenez ezagutzen den motakoa. Konfigurazio honetan, bi serbomotorrek pieza daukan korridore nagusiari bultza egiten diote brotxaren luzeran aurrera, brotxa geldirik dagoela. Konfigurazio horrek abantaila hauek eskaintzen ditu:
Lan-estazioak lurretik 960 mm ingurura jartzeko aukera ematen du, hobirik behar ez izateko. Erraz txerta daiteke mekanizazio-gelaxka batean, hainbat motatako beste makina batzuekin batera. Eragingailu elektromekanikoarekin lan egiten duenez, EZ dago unitate hidraulikorik, hortaz, instalatutako azalera txikiagoa da, energia-errendimendua hobea da, eta zarata nahiz hondakin gutxiago sortzen dira (olio hidraulikorik gabe). Gainera, makina azkar eta erraz egokitu daiteke brotxatu beharreko beste erreferentzia batzuetara. Zutabeak multzo simetriko bat du, irristailu nagusirako eragingailu bikoitzeko sistema bat: torlojuak, gida zilindrikoak eta lan-estazioak erdian doaz. Hori guztia ardatz berean diseinatuta dago, brotxatzean sortutako indarra eta makinak sortutako bultzada-indarra ardatz berean daudela ziurtatzeko moduan, torkea eta barne-tentsioak saihestu aldera.
Herramientas para brochado interno
Cubrimos todo el abanico de productos de brochado. Diseñamos y producimos herramientas de alta precisión.
Gehiago jakin nahi?
Gure talde tekniko-komertzialak pozik azalduko dizu behar duzun dena: