\ Brotxaketa zerbitzua

Brotxaketa-lanak egiteko aukera ere eskaintzen diegu bezeroei ekin-en, merkatuko doitasun eta kalitate standard maximoak ziurtatuta.

Munduko liderrak gara brotxatze-lanekin lotutako erreminta eta makinetan. Brotxatzea gorputz bati txirbila linealki eta progresiboki harrotzea da, ebaki-sorbatzen segida ordenatu baten bidez. Hasiera batean barruko artekak mekanizatzeko erabili bazen ere, beste gainazal eta forma batzuk mekanizatzeko ere erabiltzen hasi zen luze gabe.

Brochado interno

Brotxaketaren bidez (barruko, kanpoko, itsu edo hodikoa dela ere), erraz, azkar, produktibitate handiz eta pieza bakoitzeko kostu txikia eraginez egin daiteke lana; gainera, prozesua zehatza eta egonkorra da. ekin-ek diseinatu eta fabrikatutako makinek bezero bakoitzaren eskakizunei erantzuten diete, ekodiseinuaren kontzeptuan oinarrituta, betiere, energiaren kontsumoa etengabe murrizteko asmoz eta kutsadura akustiko nahhiz hondakin gutxiago sortzeko asmoz. Brotxak zorrozten ere bikaintasuna lortu dugunez, brotxen iraupena eta errentagarritasuna luzatzea lortu dugu.

\ Hotzean ijeztea

ekin-en liderrak gara, halaber, hotzean ijezten edo errulatzen. Errulatzea altzairuaren propietate plastikoak aprobetxatuz, puntu artean kokatutako pieza batean nahi den ildaskatua sortzeko deformazio-prozesua da. Produktibitate handia, mekanizatutako ardatzen sendotasuna eta txirbilik eza dira prozesuaren bereizgarriak.

Ijezteko makinen diseinuaren eta fabrikazioaren abangoardian dago ekin. Ekipo horiek konpontzeko, aldatzeko, birmoldatzeko eta berritzeko zerbitzua eskaintzen dugu, edozein marka eta motatakoak direla ere ekipo horiek.

servicio de laminado en frio
laminado en frio

\ Erremintak zorrozteko zerbitzua

ekin-ek produktuetarako eskaintzen duen zorrozte-zerbitzuak askoz errendimendu hobea du merkatuko batez bestekoak baino, bost hamarkadaz lanean jardun ondoren lortutako eskarmentuari eta espezializazioari esker.

\ Erremintak oneratzeko zerbitzua

Besteak beste, gure espezialitateetako bat da da ijezteko kremailerak oneratzea. Gaitasun hori gure instalazioetan ekoitzitako kremailerei aplikatzen diegu, bai hainbat markatako beste batzuei ere, aurrerantzean erabilera berdina izan dezaten (baina hobea) edo besteren bat.

\ LTZ

ekin-ek zerbitzu integrala eskaintzen du, bai laguntza teknikokorako, bai zorrozteko, brotxatzeko edo oneratzeko lanetarako, direla bere markako produktuak direla sektoreko beste produktu batzuetarako. Bost kontinentetan jarduten gara, automobilgintza, aeronautika, energia-sorkuntza eta ekipamendu-ondasunen sektoreetako enpresei zerbitzua ematen.

Laguntza Teknikoko Zerbitzuak (LTZ) produktu guztiak onartzen ditu, garantian egon ala ez, bezeroen behar guzti-guztiei erantzuteko: piezak ordeztu, konponketak egin, errebisioak egin, etab. Makinak birmoldatzen ere adituak gara ekin-en, berdin-berdin gure makinak ala beste marka batzutakoak.