Sektoreak

Aeronautika.


Aeronautika kontu handia eskatzen duen sektorea denez, kalitate kontrol bereziki zorrotzak izaten ditu eta, horretan ere, gure produktuek ahalik eta eraginkortasun eta segurtasun handienaren garantia eskaintzen dute. Sektorearen eskakizunetara egokitzeko trebetasuna daukagu, hara hor gure arrakastaren gakoa.

Lehengaia da gakoa aeronautikan, eta ekin-n badakigu gure ekoizpen-prozesu osoa horretara egokitzen, kalitate handiko piezak egiteko; horrek bihurtu gaitu Estatuko enpresa indartsuenetako bat, ekin-en adituak baikara era askotako altzairu azkarreko brotxak diseinatzen eta ekoizten, “FIR Tree” eta “Dove Tail” tipoko profilak brotxatzeko Inconel materialeko turbinen diskoetan nahiz mekanizazio konplexuko beste altzairu berezi batzuetan.


Paris Air Show nazioarteko azokan parte hartu dugu, aeronautika eta espazioaren nazioarteko azokan, Parisen, 2019ko ekainaren 17tik 23ra bitartean. ICEXen babesa izan dugu proiektu honetan, bai eta Europako FEDER funtsen kofinantzazioa ere.

Aeronautikarako brotxak.


Gehiago jakin nahi?

Gure talde tekniko-komertzialak pozik azalduko dizu behar duzun dena:

ekin-ekin hitz egin