Industria-ingurune oso lehiakor batean, antolaketa-komunikazio egituratua eta online presentzia handia izatea ezinbesteko faktore bihurtu da industria-munduan enpresen hazkunderako.

Helburu horrekin, Ekinen garatu du Aizpea Soloetak master-amaierako lana, eta Komunikazio Plana eta Digitalizazio Proposamena diseinatu ditu, ardatz hauekin:

  • Komunikazio-politika
  • Barne-komunikazioko plana
  • Kanpo-komunikazioko plana
  • Neurketa eta etengabeko hobekuntza

Hasi dugun bide zirraragarri honen hurrengo urratsa zehaztutako eta garatutako ardatzak hedatzea izango da.

Ekinen apustua argia da: barne esperientziarekin batera trebatutako talentu gaztea, gure orainerako eta etorkizunerako beharrezkoak diren proiektu digitalak garatuz.

Thinking together