I+G+b apustua eta produktuak bezero bakoitzaren beharretara egokitzeak Europa eta mundu mailako erreferente bihurtu gaituzte.

i+D

Berrikuntza teknologikoa.


Europan eta munduan erreferente bihurtu gara I+G+Bren alde egindako apustuagatik eta gure produktuak bezero bakoitzaren premietara egokitzeko daukagun gaitasunagatik.

Gure enpresako Ingeniaritza departamentu bikainari esker (etengabe imajinatzen, diseinatzen eta sortzen), eta Europako zentro teknologiko gorenekin daukagun lankidetzari esker, enpresei punta-puntako produktu pertsonalizatuak eskaintzeko ahalmena daukagu.

Erronka berriak.


Azaleren testurizazioak jadanik erakutsia dauka tresna aproposa dela marruskadura murrizteko.

ekin, IK4-IDEKOrekin batera, lanean dabil GOIMEK eta Danobat enpresekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin, testura horiek modu errepikakorrean eta ekonomikoki bideragarri izateko moduan ekoizteko gai diren fabrikazio-metodoak garatzen.

Espainiako Gobernuak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren bidez finantzatuta daukan Lankidetza Erronken 2016ko deialdiari dagokion proiektua da REDITEX-PRO. 34 hilabeteko iraupena du.

Gaur egun dauden prozesuen artean, harriak patroi jakin batzuekin erabiliz arteztea gutxi aztertutako teknologia da, teknologia konplexua delako; baina potentzial handia du hainbat testura sortzeko edozein azalera eta materialetan, era sinple, produktibo eta merkean

ERRONKA

Proiektu honen erronketako bat da errotarriak gailu elektromekaniko berritzaile baten bidez egituratzeko aukera emango digun teknologia garatzea, ondoren patroi horiek piezetara transferitzeko, beharrezko artezte-baldintzak aplikatuz.

Bigarren jarduera-ildoa, zuzenean diamantearen bizia luzatzera bideratua duguna, ultrasoinuek lagundutako diamantatua inplementatzea da; industrializatu gabeko teknologia izan arren, azterlanetan etorkizun handiko emaitzak aurkezten dituelako.

Lanerako erabilitako diamanteen eta artezketa-indarren higadura murrizteko gailu eragile ultrasoniko berritzaile bat garatzea izango da proiektuaren beste helburuetako bat.

EMAITZA

Hauek dira proiektu honen garapenaren ondorioz sortuko diren lau berrikuntza teknologiko nagusiak:

  • Diamantatu elektromekanikoko sistema lagundua, gainazalak testurizatzeko 
  • Ultra-doitasunezko diamantatua monitorizatzeko sistema berri bat, moleta birakaria darabilena moletaren higadura konpentsatzeko, aplikazio aeronautikoetarako erabiltzeko.
  • Holografia konoskopikoa erabiliz, harrian sortutako profila ezarritako tolerantzien barruan dagoela egiaztatzeko sistema bat.
  • Ulrasoinuez bidezko diamantatu elektromekanikoko sistema lagundua, harri superurratzaileen diamantatzea eraginkorra izateko.

Kalitatea

Fabrikazio gehigarria

Aplikazio antikorrosiboak

Ikerketa.


Bestalde, ingurune pribilegiatua du ekin-ek zerbitzu teknologikoen eskaintzari dagokionez, eta, hori baliatuz, aukera dauka mota horretako zentroekin elkarlanean jarduteko eta unibertsitate-alorrekoekin batera ikerketa-lanak egiteko, brotxarekin lotutako edozein produktu garatzeko helburuz.

Hala, ikerketa-zentro horiekin batera, etengabe parte hartzen du estatuko zein Europako garapen-programetan. Esparru horretan, nabarmentzekoa da Europako EASE-R3 programan parte hartu izana. Programa horrek Fabrikazio Sistemak Berritzeko eta Konpontzeko estrategia berritzaileak garatzen ditu. Proiektua Europako Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntzako zazpigarren Esparru Programaren barruan dago, eta guztira 14 erakunde biltzen ditu (enpresak, unibertsitateak nahiz zentro teknologikoak), eta proiektu horretan Ideko-Ik4 eta ekin bera dira Estatuko ordezkariak.

Europan egiten duen jardueraren beste adibide bat Amcor partzuergoan parte hartzea da, beste hamabost erakunderekin batera. Partzuergoaren helburua da funtzionalki graduatutako materialen (FGM) osagaietarako konponketa-prozesu automatizatu eta malgu bat garatzea eta egiaztatzea. Estalduretarako eta aplikazio antikorrosiboetarako fabrikazio gehigarriaren atalean hartzen du parte ekinek partzuergoan.

Bere jarduera-esparruko lan guztietan, ekin-ek beti egiten du ahalegina bere garapen berriak erreminten eta makinen eragingailuen portaera ziurtatzeko gai diren kalkulu-programetan oinarrituta taxutu daitezen. Azken batean, ekineko I+G sailak zereginen ardatz estrategikotzat du bere oraingo eta etorkizuneko lehiakortasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren garapen teknologiko guztiak bultzatzea.

i+G

Aitzindari.


Datozkigun erronkei ondo erantzuteko moduan dago ekin, inon aurrerapenen bat sortzen bada, horren jakinaren gainean dagoelako beti, eta ekoizpen-prozesuetan sartzen dituelako aurrerapenok; horri esker, teknologikoki zorrotzenak diren enpresekin lan egiteko moduan dago.

Berritzeko grina beti izan da gure bereizgarrietako bat. 90eko hamarkadan, Europan mahai mugikorreko barne-brotxen fabrikazioan aitzindariak izan ginen, eta gaur egun kontinenteko brotxen fabrikatzaile handienetako bat gara. Munduan oso enpresa gutxik dute gure ospea brotxatzeko eta hotzean ijezteko lanetan.

Kalitate, ingurumen eta segurtasun eta osasuneko politika