1963tik aurrera ijezketa eta brotxaketan arloan adituak. Gaur egun, brotxaketa eta ijezketa makina eta erreminten fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat gara.

1963tik

Nor gara.


1963an ekin genion, eta pertsonenganako konfiantza oinarri hartuta, enpresa liderra izatea lortu dugu, brotxatzeko eta ijezteko makinen eta erraminten ekoizpenean, artekaketan nahiz hortzetan eta zehaztasun handiko hariztaketan. Teknologia-mailan, zorrotzenak diren enpresekin elkarlanean aritzen gara.

Ekin izeneko proiektu honetan, belaunaldien arteko elkarbizitza ematen da, eta horren emaitza da gazteen eta esperientziadunen arteko lotura perfektua. Talde gaztea izan arren, lanpostuak bizitza osoa irauten dute, eta hori atzetik datozenekiko konpromisoaren adierazgarri da. Talde handi bat gara, baina oso kohesionatua dagoena, elkartasun printzipioak eta gizartearekiko konpromisoak gidatzen gaituztena. Sortzen dugun aberastasuna gure inguruko pertsonen ongizatean berrinbertitzen dugu.

Hiru kontinentetan zehar 4 lantoki ditugu (Ekin Amorebieta, Ekin Lemoa -BIZKAIA-, Ekin India -Gurgaon, Haryana eta Ekin Mexiko – Querétaro), talde osan 325 langiletik gora gara.

+325

Langile

75%

Esportazioa

4

Zentru

Historia.

Automobilaren sektorea da produktu brotxatuen hartzaile nagusia. Ford etxearen T modeloa 1908 eta 1927 urteen artean ekoitzitako auto merke bat zen. Modelo horrekin hasi zen kate-ekoizpena, eta autoen erosketa hedatu zen. XX. mendearen lehen erdian industria-aurrerapen handia zegoen bitartean, brotxa ezinbesteko tresna bihurtu zen, serie luzeetan ekoitzitako piezak denbora eta kostu txikiagoan egiteko. XX. mendearen bigarren erdian, automobilgintza sektorea hazi egin zen Espainian. Enpresa horiek 1963an sortu zen Ekineko bezero nagusiak ziren.

1962ko azaroan, talde fundatzaileak Lan Ministerioaren baimena jaso zuen eta, 1963ko maiatzean, Zornotzako Udalak Ganen erositako 500 metroko lursailean eraikitzeko baimena eman zuen. Uztailean hiru pertsona hasi ziren lanean, eta astebete geroago beste bi batu ziren. Hiru hilabetera hogei izan ziren eta bi urtetan, berriz, 50 lagun sartu ziren Ekinen. Lursailaren eta pabiloiaren eraikuntzaren kostuaz gain, makinak erosterakoan 7 milioi pezeta inbertitu ziren. Isidoro Aranaren etxearen etxabean zegoen errementeria zaharrean gorde ziren makinok, harik eta nabearen eraikuntza amaitu arte. Lehen urte hauetan, larunbat eta igandeetan ere egiten zen lan, eta ez zen beti soldata guztiontzat iristen, beraz familia-kargarik ez zutenek kobratzen zuten azken.

Ekin sortzearen ideia 1960koa da, Izarreko bi langilek enpresa proiektu propioaren ideia planteatu zutenean, brotxak eta fresa eta otxabu gisako beste ebakitzeko tresna batzuk sortzeko. Proiektu horretara Izarreko beste langile batzuk gehitzea lortu zuten, eta kapitalaren gaineko %13ko finantzaketa baldintzekin egin zuten inbertsioa. Garai haretan Jose Maria Arizmendiarrietak bultzatutako mugimendu kooperatiboa Arrasaten forma hartzen ari zen, eta kooperatiba batzuk bisitatu ondoren, kooperatiba Elkarte Mugatuan eratzea erabaki zuten. Horretarako, hamabost bazkide lortzeko legezko baldintza bete behar zuten, eta bakoitzak 75.000 pezetako ekarpena egin zuen. Kopuru hori tailerreko ofizial baten hiru urteko soldataren pareko edota orduko etxebizitza baten baliokidea zen.

Hasierako urteetan Ekinek altzairu bizkorreko tresna berezi guztiak fabrikatzen zituen inguruko enpresa txikientzat. Brotxak ekoizpenaren %30 ziren. 1978an, Ekinek bere gain hartu zuen Valladolideko Fasa Renault lantegiarentzat brotxagailua sortzeko erronka. 1980an Bartzelonako Seat lantegiko enkargu garrantzitsu bat jaso zuen, eta horrek merkatu horretan sartu zuen. Apurka-apurka eta automobil-sektorearen aldeko apustua eginez, brotxen ekoizpena sendotu egin zen Sevillako, Madrilgo, Vigoko eta abarreko fabriketan.

ekinen kanpo merkaturako irteera 1975eko Parisko EMOaren eskutik etorri zen, eta bertan Ekineko 16 lagunek hartu zuten parte, zozketa bidez. Lehen urrats horrek Hannover, Milano eta Dusseldorfeko azoketarako presentzia bideratu zuen. Lehen bezero europarra 1976ko azaroan egin zen, Bordeleko Forden fabrikara bisita komertziala egin ondoren. 1977ko urtarrilaren 20rako 1.700 mm-ko eta 7 ildaskadun bi brotxa zilindriko banatu ziren, egun horretako arratsaldeko azken orduan, baina epe barruan.

70eko hamarkadaren amaieran, Ekinek Ganen okupatutako lursaila eta eraikina txikiak ziren eta geroaldia instalazioak handitzearen baldintzapean zegoen. Horrela, 26.000 metro2ko lursail bat erosi zen Boroan, eta 1980an eraiki zen 8.000 metro2ko eraikin berria, non diseinu, administrazio eta ekoizpen sailak kokatu ziren. Gane lantegia tratamendu termikoko lanetarako gorde zen, eta 2003an Lemoara eraman zen.

Kalitatea eta berrikuntza izan dira hazkundearen gakoak. 1994an, ISO 9000 ziurtagiria lortu zuen lehenengotariko euskal empresa industriala izan zen Ekin; horri esker, automobilgintza, energia sorkuntza eta aeronautika bezalako sektoreetan aurrera egin ahal izan du.

Ebay, S.A., 1964an jaioa, sozietate lehiakidea izan zen Ekinen merkatuan. Biak sendotzearekin batera, Lemoako tratamendu termikoko instalazioa (Termebek) sortzeko elkartu ziren. Azkenik, 2010ean Ebay Ekinen sartu zen, bertako langileak, makinak, teknologiak eta bezeroak ekarriz, bi erakundeen batzarrek onartutako baldintzetan.

2011ko apirilean, Ekinek Ozeano Atlantikoaren beste aldean lehen aldiz instalatzeko bidea egin zuen, Ipar Amerika bezalako merkatu garrantzitsu batera hurbiltzeko, 500 milioi biztanle ingurukoa. Querétaron (Mexiko), Ekin, S.A. de C.V. sortu zen bederatzi lagunekin, eta bere oinarrizko jarduera brotxak zorroztea eta Rotoflo kremailerak leheneratzea zen. Bere produkzio-helburua epe laburrerako brotxak egitea zen, eta horrek ere taldea handitzea ekarri zuen.

India beste urrats bat da Ekinentzat. Munduko hirugarren ekonomia izateaz gain, 1.200 milioi biztanle baino gehiago ditu eta urtero hiru milioi auto baino gehiago saltzen ditu, India ere Asiako merkatuan sartzeko plataforma bat da. 2012an Saluja Tools enpresa indiarra erosi zen, 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa erraminta sektorean. 2013an ekoizpen eta kultura aldaketari amaiera eman zitzaion, eta urte bereko maiatzaz geroztik, jabetzaren %100 Ekin India PVT Ltd. izatera pasa zen. Lantegia barne-merkatuaren eskaria eta Ekinen proiektua indartzera bideratuta dago, une horretan 76 laguni lan zuzena ematen zien Delhin.

2015ean, Ekin HEGANen, Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartean, sartu zen. Negozio planak aurreikusten duenez, 2020an aeronautika sektorea salmenten %15 baino gehiago iritsiko da, 5 milioi euro inguru. Sektore horretako hazkunde-aurreikuspenak brotxa-teknologiako garapen propioetan oinarritzen dira, eta, horri esker, prozesuaren denbora asko murriztu daiteke, merkatuan lehen mailako lehiakortasun-abantaila sortuz. Ekin aeronautikako turbinen osagai kritikoen zehaztasun handiko mekanizazioan espezializatu da. Hegazkin-motorren pieza horientzako lanak datorren hamarkadarako lan karga sendotzea ahalbidetu du. Gaur egungo instalazioekin, zelulak urtean ehun bat brotxa-joko baino gehiago egiteko ahalmena du, aeronautikako sektorearentzat.

2018. urtean ekinek ISO 14001 ziurtagiria eskuratu zuen.

Hiru kontinentetan zehar 4 lantoki ditugu (Ekin Amorebieta, Ekin Lemoa -BIZKAIA-, Ekin India -Gurgaon, Haryana eta Ekin Mexiko – Querétaro), eta joint-venture bat Italian, Ekin-CDM Milano, talde osan 325 langiletik gora gara. Hazkundea bai geografikoa, bai ekoizpenekoa da, eta sektore estrategikoak automozioa, energia eta aeronautika dira.

ekin munduan.


Ekin mundu osoan dago, ekoizpen planten nazioarteko sareari esker, eta bezeroei aholkuak eta laguntza ematea helburu duten hainbat ordezkari, bezeroen beharretara hobekien egokitzen diren irtenbideak aukeratzen.

Ordezkariak ikusi