ekin osatzen dugunok konpromiso bat dugu gizartearekin: denbora, dirua eta inplikazioa ematen dizkiogu.
Thinking Together
Gizartearekiko konpromezua.
ekin osatzen dugunok konpromiso bat dugu gizartearekin: denbora, dirua eta inplikazioa ematen dizkiogu. Gizartearekin inplikatzen gara, sinistuta gaudelako antolakuntzan zein arlo pertsonalean inplikatuta, laguntza handia eman diezaiekegula kausa askori.
Berdintasunarekiko konpromisoa
EKIN, KOOP. ELK.ean aukera-berdintasuna eta sexuagatiko diskriminaziorik eza sustatzen ditugu gure jardueraren esparru guztietan.
Berdintasunerako Plan bat dugu indarrean, gure kontratazio-, prestakuntza-, sustapen-, ordainsari- eta kontziliazio-politikak arautzen dituena, eta aldizka berrikusten dena, eraginkortasuna bermatzeko.
Gure kultura korporatiboak lan-ingurune inklusiboa eta errespetuzkoa sustatzen du, non emakumeak eta gizonak profesionalki berdintasun-baldintzetan garatu ahal izango diren.
Odola ematea.
Odola ematea bizia ematea da. ekin-en 45 urte baino gehiago daramagu bizitza ematen. Osakidetzarekin eta Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearekin egiten dugu lan, beharra dutenei laguntzen saiatzeko. Egindako lana eskertzeko, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak ziurtagiri bat eman zigun, ADSBrekin batera.
Amorebieta Txirrindulari Elkartea.
Txirrindularitza kirol garestia da oso, eta diru sarrera publikoak ez direnez aski taldeen biziraupena bermatzeko, inguruko enpresen babesa ezinbestekoa dute txirrindulariek. Horregatik, etxeko taldea babesten dugu, Amorebieta Txirrindulari Elkartea; talentu gazteari laguntzen diogu eta kiroleko balioak lantzeko prestakuntza bultzatzen dugu, talde-lana, esate baterako.

Industria Erronka

Ekin Scoop. industriaren bihotzetik sortutako proiektu honetan parte hartzen du, Bizkaiko industrian eta hezkuntzan talentuz betetako etorkizuna eraikitzen jarrai dezagun.







