Sarrera Produktuak Zerbitzuak Bezeroak Kokapena Harremanak
Enpresa

EKIN sortu zenetik (1963), ebaketa fineko erremintak fabrikatzen ditu, eta urte hauetan denetan asko garatu da, brotxaketaren eta ijezketaren eremuan aitzindari bilakatu arte. Gaur egun, brotxaketako eta ijezketako makinak eta erremintak fabrikatzen aitzindarietako bat da munduan, bai ildasketan, bai doitasun handiko hortzetan eta hariztaketan ere.

EKINen, gaur egun, 120 langile daude, eta taldean esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dira. Langile-taldeak bezero zorrotzenen beharrei erantzuteko baliabide egokienak aztertu, diseinatu eta fabrikatzen ditu.

EKINen eraikinak 12.000 mē ditu. Brotxatzeko eta ijezteko makinak, kanpotiko zein barnetiko brotxaketarako osagaiak eta tresnak, ijezketa-kremailerak (artekatuak zein hariztatuak) eta, azkenik, fresa amak eta disko-erako fresak fabrikatzen ditu. Horretarako, besteak beste, CNC makina eta egiaztapen-ekipo berrienak eta produktuak diseinatzeko baliabide modernoenak ditu; gainera, Ikerketa eta Garapena sailaren bidez optimizatzen ditu, betiere, ingurumenarekiko errespetua kontuan hartuta.

EKINen merkatua nazioartekoa da eta ordezkaritza-sareari esker, bezeroen behar tekniko eta komertzialei azkar eta eraginkortasunez erantzuten zaie.

Jarri iezaguzue homologazio-proba bat edo eman zuen erremintak fabrikatzeko hurrengo proiektua, eta ikusiko duzue gure ingeniaritza-sailak irtenbide errentagarrienak proposatuko dizkizuela, zuen produkzio-beharrei egokitutakoak.