Tratamendu termikoaren prozesu osorik ekin taldean bertan integratua baitugu, kanpoko hornitzaileen inongo premiarik gabe, erabat independente.

What makes us unique

Gure bereizgarriak.


ekin-ek baditu gaitasun berezi batzuk, lehiakideen artean parerik ez dutenak: tratamendu termiko propioa dugu, espezializazio handiko zerbitzu teknikoa dugu eta zentro teknologikoekin elkarlanean aritzen gara estrategikoki. Horrek guztiak aukera ematen digu sektorearen behar guztietara egokitutako eskaintza integrala aurkezteko.

ekin munduko liderra da brotxatze-lanarekin lotutako erreminta eta makinetan. Brotxatzea zera da: gorputz bati txirbila linealki eta progresiboki harrotzea, ebaketa-sorbatzen segida ordenatu baten bidez. Hasiera batean barne-artekak mekanizatzeko erabili zen teknika hori, baina laster beste gainazal eta forma batzuk mekanizatzeko ere hasi zen erabiltzen. Brotxaketaren bidez (barruko, kanpoko, itsu edo hodiko brotxaketa dela ere), erraz, azkar, produktibitate handiz eta pieza bakoitzeko kostu txikia eraginez egin daiteke lana; gainera, prozesua zehatza eta egonkorra da.

Tratamentu termikoa

Ingenieritza.

Zentro teknologikoekin elkarlanean.

Tratamentu termikoa.


Lemoako instalazioetan (1.400 metro karratu baino gehiago), 2 huts-labe eta 6 iraizte-labe ditugu; brotxa handietarako tratamendu termikoko planta bakarra da gurea Estatu osoan. Horri esker, lehiakideen aurretik goaz, tratamendu termikoaren prozesu osorik ekin taldean bertan integratua baitugu, kanpoko hornitzaileen inongo premiarik gabe, erabat independente. Tratamendua burutzeko, altzairu azkarren multzo zabalak, ijeztuak zein pulbimetalurgikoak, lantzen ditugu hasieran, eta, horren ondoren, erreminta lauak eta biribilak mekanizatu, tenplatu eta iraokatzen ditugu.

Ingenieritza.


“Thinking together” leloa egia bihurtzen du ingeniaritza sailak, alegia, hornitzailea eta bezeroa batzen ditu, balio erantsiaren bidez. ekin-ek ez du soilik produktua eskaintzen, bezeroen jarduerarekin zerikusia duen edozein garapen sortzeko ingeniaritza ere eskaintzen du: bezeroen eskaerak eta beharrak aztertzen ditu, eta hainbat hamarkadatan bildutako esperientzia eskaintzen dio bere negozio-ildo desberdinetarako. Bezeroen instalazioetara joaten diren ekipoak ere eskaintzen ditugu, eskakizunak beteko direla eta kalitatea behar bezala kontrolatuko dela ziurtatzeko.

Zentro teknologikoekin elkarlanean etengabe.


ekin-ek I+G+b jarduera propioa burutzen du, baina lankidetzan ere jarduten gara, tokiko eta nazioarteko garapen teknologikoko programetan oinarrituta, zenbait unibertsitaterekin, hala nola Mondragon Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Bestalde, garapen propioak lantzeaz gain, besteak beste, Ideko eta CEIT zentro teknologikoei ere laguntzen diegu, berrikuntza teknologikoko proiektu espezifikoetan.

Erabateko soluzioak.


ekin-ek eskaintzen dituen abantaila lehiakor handienetako bat soluzio integralak dira. ekin-ek brotxatzeko eta hotzean ijezteko sektoreetako lanaren alderdi guztiak menderatzen ditu; are gehiago, munduko liderra da doitasun handiko tresna eta makinetan. Hala, ingeniaritza, tresnen eta makineriaren fabrikazioa, zorrozte-zerbitzua eta laguntza teknikoa eskaintzen ditu: hori da gure “Thinking together” lema .