Zerbitzuak

Makina-erreminta arloko langintza bilakatzen dugu gure garapenaren iturri

Europa da gure barne-merkatua. Industri tradizioa duten EBko herrialde guztietan dago EKIN. Automobilak egiten diren herrialde guztietan daude guk fabrikatutako makinak, eta gurea da marka erreferente nagusia brotxaketaren eta hotzeko ijezketaren munduan.

Energia sorkuntza, hegazkingintza eta ekipamendu-ondasunen sektoreetan ere, presente gaude bost kontinentetan.

Eskakizun maila etengabe hazten ari da, bai gure bezeroek jartzen digutena, eta baita guk geuk geure buruari jartzen dioguna ere; horixe da EKINen gaitasunaren frogarik onena. Harro gaude automobilgintza industria oso-osoa hornitzeaz.

EKINek automozioko enpresa fabrikatzaile nagusiekin dihardu lankidetzan, euren produkzio lineatan makinak eta erremintak inplementatzen.

Makinak konpondu, birmoldatu eta eraberritu egiten ditugu, erabilera berrietarako prestatuz.

Gure zerbitzuaren barruan sartzen dira:

  • Brotxa lauak eta zilindrikoak (zuzenak nahiz helikoidalak) zorroztea.
  • Kremailerak eta brotxa lauak eraberritzea.
  • Piezak brotxatu eta ijeztea, sortaka eta eskabideen arabera.
  • Edozein marka eta motatako brotxatzeko makinak eta ijezteko makinak konpondu, birmoldatu, eraberritu edota zaharberritzea.
  • Laguntza teknikoko zerbitzua.