EKIN liderra da nekazaritza industria arloko mailarik goreneko osagaien fabrikazioan.

Eraikuntza arloko makineria

EKINek badaki gaur egun proiekziorik handiena duen sektoreetako bati soluzio onak ematen: nekazaritzakoari, hain zuzen.

Nekazaritza arloko enpresek makineria eta produktuak behar dituzte haziz eta haziz doan merkatuen premiei erantzun ahal izateko, eta hortxe dago EKIN, horixe eskaintzeko. Automozioaren sektorean osagaien hornitzaile modura egindako ibilbide luzeak bagage handia eman digu nekazaritza industriako fabrikatzaileei soluziorik eraginkorrenak eskaini ahal izateko.

EKIN liderra da nekazaritza industria arloko mailarik goreneko osagaien fabrikazioan

Nekazaritzako makineriarako EKINek egiten dituen piezak eta erremintak enpresarik inportanteenek eskatzen dituzte, gure lanarekiko konfiantza erakusten baitute aspaldiko urteetan.

Produktu pertsonalizatuak, bezero bakoitzaren premien neurrira eginak

Enpresen premia espezifikoetara egokitzeko daukagun gaitasunak enpresa laguntzailerik onenen artean jarri gaitu nekazaritza industrian. 

Beste konpainia batzuengandik bereizten gaituen pertsonalizazio politika daukagu, eta kalitate handiko makineria espezifikoa ekoizten dugu, bezero bakoitzaren beharrizan eta eskakizunetara egokituz.