EKIN erreferentea da aeronautika eta energia-sorkuntza bezalako sektore exijenteetan, 80ko hamarkadatik hona baitihardugu lanean sektore horietan. Automozioaren alorrean daukagun esperientzia zabalak eta egiten jakiteak eman digu beharrezko ezagutza edo background-a enpresa aeronautikoen premiei ere eraginkortasun mailarik gorenaz erantzuteko.

Eraginkortasuna, segurtasuna eta kalitate gorena: horiek dira EKINen kontsignak

Aeronautika eta energia-sorkuntza bezalako sektore sentiberatan kalitate kontrolak bereziki zorrotzak dira, eta gure produktuek efikazia eta segurtasun goreneko bermea eskaintzen dute.

Sektore bakoitzaren eskakizunetara egokitzeko trebezian datza gure arrakastaren zati handi bat

Lehengaia funtsezko elementua da aeronautikan eta energia-sorkuntzan, eta EKINen badakigu prozesu osoa ardatz horren inguruan antolatu eta egokitzen, kalitate handiko piezak fabrikatuz; halaxe bilakatu gara Estatuko enpresarik indartsuenetako batean.

Aeronautika eta energia-sorkuntza sektoreetako munduko enpresa garrantzitsuenek konfiantza daukate gure makinen eta erreminten kalitatean.