Produktuak / Makinak

EKINek enpresen beharretara egokitzeko duen gaitasunak, bere piezen kalitate bikainarekin batera, punta-puntako firma bilakatu dute bere sektorean.

Eboluzioa eta etengabeko ikaskuntza EKINen DNAn daude, eta horrek egunero hobeak izatera bultzatzen gaitu. 

EKINek enpresen beharretara egokitzeko duen gaitasunak, bere piezen kalitate bikainarekin batera, punta-puntako firma bilakatu dute bere sektorean: kontziente gara gure bezeroen eskaerak gero eta konplexuagoak direna; hori dela eta, esfortzu iraunkorra egiten dugu I+G+B arloan.

Makineria

Berritzeko daukagun grina iraunkorrari esker, gero eta makina konplexuagoak eta doitasun handiagokoak egiten ditugu. Makina zaharkituak birmoldatu egiten ditugu, garai eta behar berrietara egokitzeko, eta mantentzen ditugun kalitate estandarrek puntako firma bihurtzen gaitu sektorean.

Gure ezaugarririk berritzaileenaren adibide dira mahai higokordun makina elektromekanikoak; horiek dira EKINen teknologia maila gorenaren adibide garbia. Makina horiek segurtasuna eta kalitatea bermatzen dute pieza bakoitza fabrikatzerakoan, eta ingurumena hobeto errespetatzen dute, gainera.

Ekodiseinua

Eko-diseinua: EKINen erabat konprometituta gaude ingurumenaren zainketarekin. Horregatik, gure lehentasunezko helburua da %100 jasangarri izatera iristea ahalik eta lasterren. Hori lortzeko, gure makinei zigilu ekologikoa inprimatzen diegu, ahalik eta energiarik gutxien kontsumi dezaten, eta kutsadura akustiko txikiagoa eta hondakin gutxiago sor dezaten. Horren guztiaren emaitza: makina produktiboak eta eraginkorragoak, edozein ikuspegitatik aztertuta ere.

Brotxatzeko makinak Ijezteko makinak Zorrozteko makinak