Produktuak / Erremintak

Munduko liderrak gara brotxaketarako eta hotzeko ijezketarako doitasun handiko makina eta erremintetan.

Brotxaketa, ebaketa-erremintak eta doitasun handiko hotzeko deformaziorako erremintak.

Brotxaketa arloko produktu gama osoa eskaintzen dugu, eta baita doitasun handiko hotzeko deformazio eta ebaketa arloko erremintak ere. Doitasun handiko erremintak fabrikatzen ditugu. 

Liderrak makina-erremintan

Munduko liderrak gara brotxaketarako eta hotzeko ijezketarako doitasun handiko makina eta erremintetan.

Bezero bakoitzarentzako soluzio pertsonalizatuak bilatzea eta zerbitzu osoa eskaintzea dira EKINen nortasun ezaugarriak. Gure erremintak modu pertsonalizatuan ekoizteaz gain, erremintak martxan ipini eta mantentze-lanak ere egiten ditugu.

Produktua

EKINen fabrikatzen ditugun makinak estandarrak nahiz bakarrak eta pertsonalizatuak dira, bezeroaren behar espezifikoetara egokitutakoak. Gure produktuak hobekuntza prozesu etengabean daude, eta aldaketak nabarmenak dira, ekoizten ditugun makina eta erreminten bilakaera teknologiko azkarrak eraginda.

Automozioa, aeronautika eta energia-sorkuntza dira gure jardueraren sektore nagusiak

Aldaera guztiak kontrolatzen ditugu, eta brotxaketa arloko produktu gama posible osoa eskaintzen dugu, eta baita doitasun handiko hotzeko deformaziorako erremintak eta ebaketa-erremintak ere.

Balio handiagoa

EKINek kalitate goreneko altzairuak eta estaldurak erabiltzen ditu, eta horretarako hutseko tratamendu termiko propioa dauka; ingurumena gehiago errespetatzen duen teknologia, hain zuzen ere.

Gainazal-estaldurei esker, erremintaren balio-bizitza nabarmen luzatzen da, azalari gogortasun handiagoa emanez eta marruskadura koefizientea txikituz. TiN, TiCN, TiAIN… bezalako estaldurak eskaintzen ditugu. Etengabe handitzen doan gama zabala, erreminta bakoitzerako prozesu berezituekin.

EKINen erremintak iraunkortasun handikoak dira, eta gainazal gogorragoa eta marruskadura koefiziente txikiagoa dute. Besterik gabe, hobeak dira.