Sarrera

 



Mende erdiko ibilbidea betetzera doan honetan, EKIN harro egon daiteke makinen eta erreminten fabrikazioan enpresa liderra izateaz. Europan eta munduan erreferente bihurtu gara I+G+Bren alde egindako apustuagatik eta gure produktuak bezero bakoitzaren premietara egokitzeko daukagun gaitasunagatik.

160 pertsonatik gorako plantilla duen gure enpresako Ingeniaritza departamentu bikainari esker (etengabe imajinatzen, diseinatzen eta sortzen), eta Europako zentro teknologiko gorenekin daukagun lankidetzari esker, enpresei punta-puntako produktu pertsonalizatuak eskaintzeko ahalmena daukagu.

EKIN gai da erronkek eskatzen duten maila emateko, aitzindari baita merkatuko aurrerapenak bereganatzen eta horiek bere produkzio prozesuan aplikatzen. Horrela, teknologia maila gorena exijitzen duten enpresekin lan egin dezake.

Berritzeko grina beti izan izan da EKINen ezaugarria. Izan ere, 90eko hamarkadan Europan aitzindari izan ginen barnetik brotxatzeko makina mahai higikordunak fabrikatzen, eta, gaur egun, EKIN kontinenteko brotxa fabrikatzailerik handienetako bat da. Enpresa gutxik daukate munduan guk daukagun prestigioa brotxaketa arloan eta hotzeko ijezketan.

Baina makinekin lan egiteak ez du esan nahi giza-faktoreari balio txikiagoa ematen diogunik. EKINen badakigu hori guztia ez litzatekeela posible pertsonarik gabe. Horregatik, gure langileak banan-banan zaintzen ditugu, euren gogobetetzea bultzatuz eta euren garapen pertsonala landuz; euren buruetatik sortzen dira gure enpresa lidergora eraman duten ideiak. Bere produktuak bezeroen benetako premietara egokitzeko gai denez, eta bezeroei zerbitzu osoa eta ezin hobea eskaintzen dienez, EKIN da adibiderik garbiena ikusteko noraino irits daitekeen erakunde bat gizakiaren imajinazio ahalmenean sinetsiz.