Gizartearekiko konpromisoa

 



Gure laneko metodologiak pertsonetan eta euren gaitasunetan oinarritutako zehar-inspirazioa dauka. Talde-lanaren erreferente garbia da, nazioartean errekonozitua eta miretsia, hain zuzen ere. 

EKIN izena daukan proiektu honetan belaunaldien arteko elkarbizitza mamitzen da, eta gaztetasunaren eta esperientziaren arteko emaitza perfektua lortzen da. Plantillaren batez besteko adina gazte samarra bada ere, normala da lanpostuan bizitza osoan mantentzea, eta horrek adierazten du atzetik datozenenganako konpromiso maila handia dagoela. Kopuruari dagokionez, lan-talde handia gara, baina oso kohesionatua, eta solidaritatearen printzipioan oinarritzen gara eta konprometituta gaude parte gareneko gizartearekin eta lan egiten dugun ingurunearekin, eta baita inguru guztiaren etorkizunarekin ere. Sortzen dugun aberastasuna gure inguruneko pertsonen ongizatera bideratzen da.

Fabrikazio prozesu guztien baitan txertatuta daukagun erantzukizun pertsonala da eboluzionatzen laguntzen digun balioa.