Erronka berriak, etengabeko eboluzioa

 



Gure kooperatibaren lehiakortasun maila handiari esker, 1994an euskal enpresa aitzindarietako bat izan ginen ISO 9000 egiaztagiria lortzen. EKIN merkatuko kalitate-ziurtagiririk exijenteenen jabe da: automobilgintza arloko fabrikatzaile nagusiak, alegia.

Makinak dira EKINen know how-aren produkturik adierazgarriena, eta pieza eta erreminta bakoitza fabrikatzeko behar diren beste makina egiten ditugu. Munduko liderrak gara brotxaketarako eta hotzeko ijezketarako doitasun handiko makina eta erremintetan. Gainera, Europan sektoreko enpresa erreferentea gara, diseinatu, garatu eta muntatzeko lan osoa guk geuk burutzeko gaitasuna daukagulako.