Berrikuntza baino gehiago

 



Lan-eredu berritzaile horren oinarrian dagoena hauxe da: barne-prozesuen hobekuntza, eta etengabeko inbertsioa aurrerapen teknologikoen inplementazioan. EKINen inbertsioetan egiten ditugu esfortzua, badakigulako lortutako etekinek hobetzen eta berritzen laguntzen digutela. Inbertsioa, lana eta prestakuntza dira berritzeko behar diren osagaiak.

Hornitzaileek, legeek eta kalitate-sistemak berak eskatutako kontrol guztiez gain, gure instalazio guztiak homologatzen ditugu kalitate parametro exijenteenak eta hainbat arlotako plan zorrotzak jarraituz: etengabeko hobekuntzako plana eta kalitate plana (teknikoa eta ingurumenekoa, besteak beste).

Halaxe, txandatze sistema bidez lan egiten duten taldeak ditugu, langilez osatutakoak, eta aldika instalazioak aztertzen dituzte, denon segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.

Berrikuntzaren aldeko apustu iraunkor horretan, EKINek bere bezeroentzako prototipoak garatzen ditu eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan jarduten du. Horrez gain, beste herrialde batzuetako enpresa liderrekin truke teknologiko eta komertzialak burutzeko akordioak ditu.