Makina-erreminta arloko langintza bilakatzen dugu gure garapenaren iturri

Sarrera

Mende erdiko ibilbidea betetzera doan honetan, EKIN harro egon daiteke makinen eta erreminten fabrikazioan enpresa liderra izateaz. Europan eta munduan erreferente bihurtu gara I+G+Bren alde egindako apustuagatik eta gure produktuak bezero bakoitzaren premietara egokitzeko daukagun gaitasunagatik.

160 pertsonatik gorako plantilla duen gure enpresako Ingeniaritza departamentu bikainari esker (etengabe imajinatzen, diseinatzen eta sortzen), eta Europako zentro teknologiko gorenekin daukagun lankidetzari esker, enpresei punta-puntako produktu pertsonalizatuak eskaintzeko ahalmena daukagu.

EKIN gai da erronkek eskatzen duten maila emateko, aitzindari baita merkatuko aurrerapenak bereganatzen eta horiek bere produkzio prozesuan aplikatzen. Horrela, teknologia maila gorena exijitzen duten enpresekin lan egin dezake.

+ Gure enpresari buruz gehiago irakurri

Liderrak kalitatean eta berrikuntzan

Egiaztapen arloko teknika aitzindariak aplikatuz, gure bezeroen exijentzia mailari eta, batez ere, geure eskakizun maila gorenari egokituko zaizkion makinak eta erremintak ekoizten jarrai dezakegu.

Más que innovación

Lan-eredu berritzaile horren oinarrian dagoena hauxe da: barne-prozesuen hobekuntza, eta etengabeko inbertsioa aurrerapen teknologikoen inplementazioan. EKINen inbertsioetan egiten ditugu esfortzua, badakigulako lortutako etekinek hobetzen eta berritzen laguntzen digutela. Inbertsioa, lana eta prestakuntza dira berritzeko behar diren osagaiak.

Hornitzaileek, legeek eta kalitate-sistemak berak eskatutako kontrol guztiez gain, gure instalazio guztiak homologatzen ditugu kalitate parametro exijenteenak eta hainbat arlotako plan zorrotzak jarraituz: etengabeko hobekuntzako plana eta kalitate plana (teknikoa eta ingurumenekoa, besteak beste).

+ Berrikuntza proiektuei buruz gehiago irakurri.

Erronka berriak, etengabeko eboluzioa

Gure kooperatibaren lehiakortasun maila handiari esker, 1994an euskal enpresa aitzindarietako bat izan ginen ISO 9000 egiaztagiria lortzen. EKIN merkatuko kalitate-ziurtagiririk exijenteenen jabe da: automobilgintza arloko fabrikatzaile nagusiak, alegia.

+ Enpresaren erronkei buruz gehiago irakurri.



Erantzukizun pertsonala

Langile bakoitzak badaki uneoro eta kasu bakoitzean zertarako eta norentzat ari den egiten pieza bakoitza, makina bakoitza, eskabide-lan bakoitza. Lana antolatzeko modu horrek pertsona guztien inplikazio indibidual eta kolektibo maximoa lortzea dakar, eta, ondorioz, azken emaitza beti da hobea.

EKINeko lan-talde guztien baitako ezaugarria da pertsonek azken produktuarekiko eta fabrikazio prozesuarekiko daukaten erantzukizuna. Aurretiazko prestakuntza teknikoaz gain, langile bakoitzak urte batzuetako trebakuntza egin behar izaten du fabrikan bertan, harik eta guk optimotzat jotzen dugun errendimendua lortu arte. Ondorioz, EKINen lan egiten duen pertsona bakoitzak prestakuntza maila handia dauka, eta, horri esker, espezializazioa eta polibalentzia termino bateragarriak dira EKINen, eta binomio horrek bereizten gaitu gure lehiakideengandik.

Gizartearekiko konpromisoa

Gure laneko metodologiak pertsonetan eta euren gaitasunetan oinarritutako zehar-inspirazioa dauka. Talde-lanaren erreferente garbia da, nazioartean errekonozitua eta miretsia, hain zuzen ere.

+ Gizartearekiko konpromisuari buruz gehiago irakurri